Gaur Arriaga Antzokian, gaueko 20:00etan Zinebiren 59. edizioari hasiera emango diote. Ohikoa den bezala, euskal filmak izango dira protagonistak. Aurten, Sekzio Ofizialeko pelikula hauek egongo dira ikusgai.
- Plágan, Koldo Almandoz (2017, 10 min, Dokumentala).
Izurria: Latinezko “plaga” hitzetik dator, 'kolpea', 'zauria'. Esanahia: Espezie bereko izaki biziak bat-batean eta modu masiboan agertzea, animalia edo landare-populazioei kalte handiak sortuz. Kaltegarri den zerbait gehiegi egotea.
- Una sinfonía en silencio (Cicha Symfonia), Aitor Gametxo (2017, 25 min, Dokumentala).
Wrocław muga gorabeheratsuak dituen hiria da eta orain, beste hiri guztiak bezala, zarata eta doinuz betea. Gorrak zarata eta doinu horietatik at bizi dira. Hala ere, biztanle horiek eskuekin, gorputzarekin eta aurpegiarekin egiten dituzten mugimenduek bat egiten dute egunero hiri-erritmo haiekin.
- Lo-ibiltariak, Iñigo Salaberria (2017, 15 min, Dokumentala).
Sonanbulismoa loaren traba bat da. Hau jasaten duten pertsonek mugimenduzko ekintzak egiten dituzte inkontziente dauden bitartean eta ez dute komunikatzeko aukerarik. Gizabanako sonanbulu bat ohetik jaiki daiteke, oinez ibili eta etxetik joan ere bai.
- Areka, Begoña Vicario (2017, 7 min. Animazioa).
Euxeberi jaio aurretik hil zioten aita. Laurogei urteren buruan, azkenean, lurperatuta dagoen hobia aurkitu dute.
- Aprieta, pero raramente ahoga, David Pérez Sañudo (2017, 15 min. Fikzioa).
Sigfried txakur basatia da eta adierazitako jarraibideak jarraitu ezean, errukigabea izan daiteke.
- Zacarías, Violeta Trincado (2017, 13 min. Fikzioa).
Zacarías eskaleak, Gizon Trajedun batek eta Taxista batek trafiko istripu batean topo egingo dute, Zacaríasen heriotza eragingo duen istripuan, hain zuzen ere. Denboran atzera joan eta garrantzirik gabeko xehetasun batek, tximeleta efektuak bezala, pertsonaien patuak aldatuko ditu.