Karmelak, KRML bizirik, bere 2. urteurrena bete du gaur

uriola.eus 2017ko aza. 17a, 09:36
Karmelo bizirik

Karmelo Ikastola, Karmelo bizirik eta Karmela. Hori izan da ibilbidea eta, gaur, Karmelak bere bigarren urteurrena bete du. Hori ospatzeko, larunbaterako hainbat ekintza prestatu dituzte Karmelan.

Karmelo Ikastola zena Karmelo bizirik bihurtu zenetik bi urte pasa dira gaur. 2015. urteko azaroaren 14ean, egun horretan ezerezean gelditu zen eraikina santutxuko gazteek auzo lanaren bihotza izatera aldatu zuten. Bi urte hauetan hori izan da bere izaera, auzo lana bultzatzea eta auzoan egin diren ekintza kulturalen egoitza berria izatea. Orain, Karmela izena du auzoko bihotzak.

Bi urte honek ospatzeko larunbaterako ekintzak prestatu dituzte Karmelan bertan. Lehenenegoa eguerdian hasiko da eta bisita gidatu bat izango da. Ikastola zaharreko gelak ikusteko aukera egongo da, baita eraikinean sortu dituzten gela barriak ezagutzeko aukera ere, Sei Izar gimnasioa barne. Ikasle ohiak beraien ikastola zaharra beriro ikusteko aukera izango dute.

Horrez gain, bazkari herrikoia egongo da Karmelan. Ikastolako jantokia berdin jarraitzen duenez, han bertan egingo dute bazkaria. Izena emateko bertan dagoen zerrendan edo kudeaketa@karmela.eus helbidean egin daiteke.

Bukatzeko, eta giroa berotzeko, kontzertu bat prestatu dute. Santurtziko Deiedra taldea zuzenean egongo da bere folk doinuekin Karmela dantzan jartzeko prest. Ehorzlearen katuak diska berriaren kantuek entzungo dira Irlandako eta Eskoziako musika doinu klasikoak euskaraz abestuz.