Funka, elektronikoa, trapa, indie edota rocka entzuteko aukera izango da hurrengo lau egunetan Uni Sound Bilbao jaialdi berriari esker. EHUko eta Deustuko Unibertsitateko banda eta bakarlari batzuk ez ezik Iruñeko, Madrilgo, Valentziako eta Bartzelonakoak ere parte hartuko dute zuzeneko saioetan.
Kontzertuak ohiko musika lokaletan (Bilborock, Satélite-T, Shake, Badulake eta Dock), unibertsitateetako espazio batzuetan (Deustuko Unibertsitateko Audiotorioa eta EHUren Bizkaia Aretoa), kultur espazioren batean (Artelan Berreginen Museoa) eta "ezusteko agertoki batean" (Euskotrenen Zazpikaleetako geltokiko halla) izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Uni Sound Bilbao ekimenaren oinarria Ideiak Martxan deialdia da. Deialdi horren xedea gazteekin topaguneak sortzea da, gazteek udal programazioan parte har dezaten.
Uni Sound Bilbao, kontzertuen egutegia
Azaroak 15, eguaztena
19:00etan
Deustuko Unibertsitateko auditoriuma
Funk-soula - Chakka (Bilbo) + Los Volcanes (Valentzia)
21:00etan
Satélite-T
Rocka - Cecilia Payne (Bilbo) + King Cayman (Madril) + Feten DJa (Bilbo)
Azaroak 16, eguena
19:00etan
Euskotrenen Zazpikaleetako geltokiko halla
Elektronikoa – Kris II (Bilbo) + Tversky (Bartzelona)
21:00etan
Shake
Joera berriak/Rapa/Trapa - Rrucculla (Bilbo) + Mueveloreina (Bartzelona) + This Not Way
Azaroak 17, barikua
20:00etan
Artelan Berreginen Museoa
Pop synth/Post punka - Anlaki (Iruñea) + Serpiente (Bilbo)
22:00etan
Bilborock
Punk-rocka - Yawners (Madril) + Lukiek (Bilbo)
00:00etan
Badulake
Rexxiana + Asthmatik
Azaroak 18, zapatua
19:00etan
EHUko Bizkaia Aretoa
Indiea pop-rocka - Belgravia (Bilbo) + La Plata (Valentzia)
21:30ean
Dock
Popa - Marban (Bilbo) + Cintia Lund (Madril) + The Bear DJa