'Elikagaien Bilketa Handiaren' edizio berria martxan da

uriola.eus 2017ko aza. 15a, 11:08

Elikagaiak

Bizkaiko Elikagaien Bankuak abenduaren 1ean eta 2an izango den bere 5. Elikagaien Bilketa Handia aurkeztu du. Bertan jasoko den janaria 30.000 pertsonei laguntzeko erabiliko da.

Bizkaiko Elikagaien Bankuak beharrean daudenen familiak gabonetan laguntzeko bere 5. Elikagaien Bilketa Handia aurkeztu du.  Azken bi urteetan beharrean dauden pertsonen kopurua apur bat jaitsi den arren, oraindik 30.000 pertsona inguru euren laguntza behar dute.

Pasadan urtean, adibidez, milioi bat kilo janari lortu zituzten. Horrekin, urtean behar duten laurdena lortzen dute. Izan ere, eguneroko lana da garrantzitsua elikagaien bankuan, gaur egun beharrean dauden familiak asko direlako.

Miguel Angel Fernandino lehendakariak esan duenez, “gero eta pertsona eta denda gehiago laguntzen gaituzte, eta hori gure lana aurrera eramateko ezinbestekoa da, eta asko eskertzen da”. Beraien Web gunean abenduko kanpaian boluntarioa izateko  apuntatu daitekela eta bi egun horretan guztien laguntza behar dutela adierazi du ere.

Egun horretarako behar dutena, laguntzaz gain, urtean zehar gehien erabiltzen diren eta denbora asko irauntzen duten elikagaiak dira. Horien artean nabarmendu behar da olioa, azukrea, kontserba-latak, edota lekak.

Horrez gain, Eroski eta BM supermerkatuetan Elikagai Bonoak egongo direla gogoratu dute. Era horretan, Elikagaien Bankuak urteko behar izanak betetzeko aukera izango du, eta egun hauetako lana aurreratzeko ere erabilgarriak dira.