IMVAL Deustuko eskolan Argazkilaritza eta Zaragozan Captación, iluminación y tratamiento de imagen ikasi zuen. “Esan daiteke, argazkiak ateratzen urte asko daramadala”.
Era serio edo profesionalago batean 22 urterekin hasi zen. Harrezkero oporretan, etxean, herriko jaietan, ezkontzetan, kontzertuetan, moda jarduereten... ibili da geratu gabe. Oraindik bere estiloa ez dauka oso definituta. Baina badaki “esperimentatzea” gustuko duela.
Telefono mugikorrarekin ere egiten ditu argazkiak. Sentimenduak, sentsazioak eta informazioa komunikatzeko eta elkarbanatzeko herraminta da berarentzat. Mugikorarrekin argazkiak edozeinek atera baditzake ere, “argazki onak edonork ezin ditzakela egin”, zehazten du.
Bere lanen artean Haritz Petralandak Mproject izenekoa du gustukoen. Argazkia eta bideoa nahasten dituen lan pertsonala da. “Interesa sortu didaten emakume desberdinei egindako erreportaje eta elkarrizketa-sorta”. Oraindik amaitu ez duen proiektua da, eta ez daki “noizbait” itxiko duen.
Aurrera begira, bodegoietan eta erretratuetan “gehiago sakondu” nahi du eta maite dituen Josef Koudelka eta Ekaitz Zilarmendi argazkilarien lana gertutik jarraitu.
enebegirada.wixsite.com/enebegirada