Eskorbuto taldeko sortzaileak izan ziren Iosu Exposito eta Juan Manuel Suarez orain dela 25 urte hil ziren. Iosu, 1992. urteko maiatzean hil zen, heroinarekin arazoak izan zituen eta HIESa hartu zuen. Horrek eragindako arazoak ezin izan zituen gainditu. Jualma, ordea, urrian hil zen. Txikitatik endokarditis gaitza pairatu zuen bihotzean eta drogek bere egoerari ez zioten batere lagundu bere egoerari.
Bikote honek, Pako Galanekin batera, Eskorbuto taldea osotzen zuen. Datorren hilabetean, abenduaren 23an, bi musikariak hil zireneko 25. urteurrenean beraiek egindako lana oroitzeko omenaldia egingo dute Santana 27 aretoan.
Pako Galan bera bertan izango da, eta taldearekin harremanak izan zituzten musikariak eta artistak ere bai. Denek, aretoak barne, doan egingo dute lan, eta ateratzen duten diru guztia Eskorbutoren, Iosuren eta Jualmaren memoria eta ohorea mantentzeko eta goraipatzeko erabiliko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Pako Galanekin bat Parabellum, Distorsion, Penados Por la Ley eta beste talde eta gonbidatu askok hartuko dute parte omenaldian. Aldez aurretik sarrerak 12 eurotan egongo dira, egunekoan berriz, 15 eurotan.