Futbola eta liburuak biltzen dituen Letrak eta Futbola ekimenak bere VIII. topaketa egiten ari da. Lau egunez Bizkaiko Foru Liburutegian egongo dira bi gai horiek biltzen dituzten lanak aurkeztuz eta gaiak jorratuz.
Lehenengo eguna azaroaren 20a izan zen, pasadan astelehenean. Bertan, ‘Futbola mundua azaldu dezake?’ gaiaren barruan Ingalaterrako kazetariak izan ziren protagonistak. Lehenengo topaketa horretan, Jonathan Wilson, Michael Calvin eta Sid Lowe kazetari famatuak izan ziren parte-hartzaileak. Hurrengo egunean, berriz, ‘Futbola, kultura eta inguruak’ gaian Miqui Otero, Laura Fernandez eta Paulo Corroto kazetariak egon ziren.
Gaur hirugarren ekitaldia egingo dute, eta, kasu honetan, euskaraz egingo den bakarra. Parte-hartzaileak Jon Maia bertsolaria, Gari musikaria, Juan Luis Zabala idazlea eta Iratxe Fresneda kazetaria izango dira eta ‘Futbola eta eukal Kultura’ gaiaz hitz egingo dute. Azkena, berriz, azaroaren 28an izango da. Bihar, Migel Angel Ortiz, Belen Gopegi eta Leire Palacios ‘Futbol, Literatura eta Gizartea’ izango den topaketaren gaian egongo dira.
Topaketa guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Egun guztietarako sarrerak doan dira, edukiera bete arte.