Berri Txarrak taldeak bere disko berrria aurkeztu du gaur Kafe Antzokian. 10 abesti berrirekin ‘Infrasoinuak’ izena du lan berriak. Taldearen estilo guztiak biltzen ditu, eta martxoan zuzenean entzuteko aukera izango da.
Guztira hiru izango dira Berri Txarraken kontzertuak, eta bakarra Euskal Herrian, beste biak Madrilen eta Bartzelonan izango dira. Euskal Herriko kontzertua BECen izango da. Aspalditik egon dira zaleen kexak entzuten beraien kontzertuetarako sarrerak agortzen zirelako, eta, oraingoan, "festa erraldoia" antolatzen dabiltzala onartu du Gorka Urbizuk. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko martxoaren 17an izango den kontzerturako.
"Oso pozik" daude lanaren emaitzarekin. Galder Izagirrek aipatu duenez, hiru urteren ostean "estudioan sartzeko irrikaz" zeuden, gauza berriak egiteko nahiarekin. Beste behin, Ameriketako Estatu Batuetan grabatu dute diskoa eta, orain, kontrakoa sentitzen dutela adierazi du, "eszenatokietara itzultzeko gogo handia".
2018. urtea jotzen hasiko dira, hori bai, lehenengo kontzertuak Asian izango dira, eta lehen aldiz Australian jotzeko aukera izango dute. Horren ostean Euskal Herrira bueltatuko dira, eta uda garaian hainbat kontzertu emango dituztela iragarri dute.