Beldurra, errua, bakardadea eta nirekiko zein gizontasuna ordezkatzen duen guztiarekiko erresumina izan dira indarkeria honen ondorioak. Zeinen zaila izan zen sufrimendua eragiten zidan horrekiko menpekotasuna nuela aitortzea!
Hala ere, mina izan zen nire aliatu onena, neure buruarengan zentratu eta ni bezala sufritzen ari ziren beste emakume batzuk bilatzeko. Eta idazketa da nire babeslekua.
Inork ez ditu emakumeen lorpenak aitortzen; kontrakoa, kritikatu egiten zaituzte, haserrarazi, atxilotua ikusi nahi zaituzte, edo ugalketak aurrera jarraitzeko bakarrik balio duen senar batekin.
Emakume batek bere burua aitortu behar du, errespetatu eta askotan baita defendatu ere, 'hezkuntza' odolez idatzi da eta.
Argazkia: flickr.com/photos/front_row