A-25 testigantzak

Ikusezin, halaxe sentitzen gara

uriola.eus 2017ko aza. 28a, 13:04

Argazkia: Fekoor

Ez al gaituzte ikusten? Ala ez gaituzte ikusi nahi? 

Gu hiltzen ari dira. Bai. Aniztasun funtzionala daukagun emakumeak hiltzen ari dira. Eraso egiten digute, gaizki tratatzen, hiltzen uzten gaituzte. Eta indarkeria da hori ere. 

Baina gu ez gaituzte kontuan hartzen.

Izan ere, gu gaizki tratatzen gaituzte ez bakarrik gure bikotekideek eta bikotekide ohiek, horrez gainera zaintzen gaituzten gizonek ere tratatzen gaituzte gaizki. Bizitzeko babesa ematen digute gizon horiek hain zuzen ere.

Izan ere, indarkeria pasiboa jasaten dugu guk. Bizitzeko behar ditugun zaintzak ez jasotzearen indarkeria.

Izan ere, indarkeria instituzionala jasaten dugu guk. Erietxe eta egoitzetan gertatzen den indarkeria. Halako tokietan bizi baikara gutako gehienak.

Izan ere, ez baitauzkagu gure irisgarritasun- eta babes-premietara ondo egokitutako baliabideak. 

Nola egin ote daiteke?

Nola salatu bizirik irauteko behar duzun gizon hori? Eta ez gara 'maitasunaz' ari… Ari gara jateaz, lo egiteaz, janzteaz. BIZITZEAZ, funtsean. 

Nola egin ote daiteke?

Nola konta dezakegu zer gertatzen ari zaigun, komunikazio-arazoak baldin badauzkagu? 

Nola egin ote daiteke?

Nola egin ote daiteke, inork ez bagaitu sinisten, zeren, 'zeinek erasotuko du ba ezgaitu gizajo bat'? 

Ez dugu gutxiago balio. Emakumeak gara. Eta gu hiltzen ari dira. 

Hemen gaude. Ikusezin izateari utzi diogu.

Borroka gaitezen gure ahotsez, batzuetan argia ez bada ere. Geurea baita.

Borroka gaitezen gure presentziarekin. Goazen kaleak betetzera, geureak ere badira eta.  

Eta emakume guztiok, elkarrekin, indarkeriarik gabeko gizarte baterantz egingo dugu pausoa. 

 

Argazkia: Fekoor