'Elikagaien Bilketa Handia' beharrean dauden familientzako

uriola.eus 2017ko abe. 1a, 09:31
Elikagai Bankua

Bizkaiko Elikagaien Bankuak, gaur eta bihar, bere 5. Elikagaien Bilketa Handia egingo du Bizkaiko hainbat lekutan. Supermerkatuetan egongo diren boluntarioak jasoko duten janaria, 30.000 pertsonei laguntzeko erabiliko dute.

Bizkaiko Elikagaien Bankuak beharrean daudenen familiak gabonetan laguntzeko bere 5. Elikagaien Bilketa Handia egingo du.  Azken bi urteetan beharrean dauden pertsonen kopurua apur bat jaitsi den arren, oraindik 30.000 pertsona inguru euren laguntza behar dutela adierazi dute.

Pasadan urtean, adibidez, milioi bat kilo janari lortu zituzten. Horrekin, urte oso baten behar duten laurdena lortzen dute. Izan ere, eguneroko lana da garrantzitsua elikagaien bankuan, gaur egun beharrean dauden familiak asko direlako.

Miguel Angel Fernandino lehendakariak esan duenez, “gero eta pertsona eta denda gehiago laguntzen gaituzte, eta hori gure lana aurrera eramateko ezinbestekoa da, eta asko eskertzen da”.

Egun horretarako behar dutena, laguntzaz gain, urtean zehar gehien erabiltzen diren eta denbora asko irauntzen duten elikagaiak dira. Horien artean nabarmendu behar da olioa, azukrea, kontserba-latak, edota lekak.

Horrez gain, Eroski eta BM supermerkatuetan Elikagai Bonoak egongo direla gogoratu dute. Era horretan, Elikagaien Bankuak urteko behar izanak betetzeko aukera izango du, eta egun hauetako lana aurreratzeko ere erabilgarriak dira.