#EuskararenEguna

Korrikaren sortzaileak omendu ditu Bilboko Udalak Euskararen Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2017ko abe. 1a, 14:11

Orain 37 urte Korrika sortu zuten AEK-ko zortzi kideak omendu ditu Bilboko Udalak gaur Arabiar Aretoan. Egurrezko lekuko bana jaso dute oroigarri gisa. 

Bilboko Udalak 37 urteotan eta 20 ediziotan Korrikak egindako ibilbidea omendu nahi izan du. Hotaz, gaur goizeko ekitaldian Korrikak lortutakoa goraipatu dute udal ordezkariek. Gainera, Korrika sortu zenenik, Bilbok zeregin handia izan du, zenbaitetan izan baita helmuga eta hasiera.

Korrika "gertaera bat" bihurtu da, eta bi urterik behin Euskal Herriko "gizarte osoa" mugiarazten duela azpimarratu dute Euskararen Egunaren harira Udaltetxean antolatutako omenaldi-ekitaldian. 

Hauek izan dira omenduak: Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada, Enrique Ibabe.