Athleticen eta Realaren arteko X. 'BertsoDerbia'

uriola.eus 2017ko abe. 5a, 09:58
BertsoDerbia

Athleticen eta Realaren arteko derbiaren aurretik ospatzen den BertsoDerbia gazteentzat eta ikastetxeentzat izango da auten. Oihana Bartra, Amets Arzallus edo Andoni Egaña bertsolariak BBK aretoan zuzenean ikusteko aukera edukiko dute.

Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak BertsoDerbiaren 10. edizioa antolatu dute. Aurten, bariku goizean izango da, beraz, gazteentzat eta ikastetxeentzat zuzendua izango da. Ekitaldia abenduaren 15ean izango da 11:00etan Bilboko BBK Aretoan, hezkuntza-zentroentzat bakarrik.

Athletic Cluben aldetik bertsolariak Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Jon Maia izango dira. Beste aldean, Real Sociedaden aldetik, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Agin Laburu arituko dira. Gai-jartzailearen ardura Andoni Egañarena izango da.

Ordubete inguruko saioa izango da, batez ere gazte, dibertigarri eta dinamikoa den publikoarentzat bideratuta, futbola eta bertsolaritza lehia ona eta dibertsiorako esparruak izan behar dutela erakusteko asmoz.

BertsoDerbirako gonbidapena 13 eta 14 urteetako neska-mutilen geletarako zabalik dago. Joateko interesa duten hezkuntza-zentroek posta elektronikoa bidali behar dute fundazioa@athletic-club.eus helbidera edo 94 661 20 04 telefono zenbakira deitu dezakete.