Antolatzaileek adierazi dutenez, Nafarroa hegoaldeko produktuekin osatutako saskien kanpaina “ederra” izan da aurten. Emaitza “bikainak” utzi ditu: “Guztira, 175.000 euro bildu ditugu euskaratik, euskaraz eta euskararentzat”. Lortutakoa ez dela kasualitatea diote, “175.000 euro ez baitira zerutik erotzen”, eta herrilanean egindako lana txalotu dute.
Aurtengo kanpainan buru-belarri murgildu diren boluntario, haur, nekazari nahiz banatzaileei eskerrak eman nahi izan dizkiete eginiko lanagatik. “Saskiez gozatzea baino ez zaie geratzen Errigora posible egiten duten guztiei”.
Bost urte dira Errigora ekimena sortu zela. Aurtengo kanpaina kontuan hartuta, jada 800.000 euroko ekarpena egin diote euskalgintzari.