Han eta hemengo emakumeak hip hopean

uriola.eus 2017ko abe. 13a, 08:42

Emakumeek hip hop eta rap kulturan egiten duten lana eta haien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea du helburu Bazter Fest ekimenak. Aurten, hirugarren edizioan, Estatu osotik etorritako emakume sortzaileak bilduko ditu Bilborocken abenduaren 16an. Sarrera doakoa izango da.

Bazter Fest 19:00etan hasiko da, Hibernando Estudiosek eta MarifxAriaek aldi berean egingo dituzten bi Stencil tailerrekin. Hibernando Estudios sormena lantzen duen eta besteak beste grafitien eta hiri-artearen arloan duen esperientzia erakusten duen taldea da. MarifxArias ilustratzailea eta diziplina ugariko artista da, baita Eskina Femeninaren logoaren diseinatzailea ere.

Eguneko bigarren ekitaldia 20:00etan hasiko da: raparen estetikari buruz hausnartzeko mahai-ingurua. Esterotipoei, klixeei eta erreferenteei buruz eztabaidatuko da, besteak beste.

Bazter Festeko programazioak Estatu osoko hip hopeko bost artistarik esanguratsuenen emanaldiarekin jarraituko du. Natsu Monkek (Irun) emango dio hasiera, eta jarraian honako hauek igoko dira Bilboroceko oholtzara: La Ziega (Galizia), bere izaera irlatar, freskotasun eta positibismoarekin; Ms Maiko, zeinak Estoy de vuelta azken bideoa aurkeztuko baitu; Starr (Madril) eta Zeidah (Bartzelona). Amaitzeko, 01:00etik aurrera, Txankleta DJak emakumezko MCen itzuli bat gidatuko du. Emanaldi horretan, besteak beste, La Basu eta Aneguria artistek parte hartuko dute.

 

Eskina Femenina

Elena Caballero, La Basu, Bilbon emakumeek egindako raparen erreferente nagusia da. Besteak beste Fermin Muguruzarekin, Zein da Zeinekin, Mareio Riverorekin eta abarrekin aritu da lankidetzan. 'Ni naiz izotz erregina' diskoa argitaratu berri du, Euskal Herrrian emakumezko solista batek euskara hutsean egin duen lehenengo rap-diskoa. Ane San Miguelek, Aneguriak, 2017an argitaratu du bere lehenengo diskoa: 'Horchata de Chufa'.

La Basu eta Aneguria dira hip hoparen kulturaren barruan emakumeei laguntza ematen dien Eskina Femenina proiektuaren arduradunak. Idazketa-tailerrak ematen dituzte, eta ekitaldiak sortzen dituzte agertokietara igotzea erabakitzen duten emakume guztiekin, musikaren barruan merezi duten lekua emanez.

Bazter Fest - abenduak 16 larunbata

19:00-20:00 Stencil tailerra Hibernando Estudios eta MarifxAriasen eskutik.
20: 00-21:00 Mahai-ingurua: raparen estetika.
21:00-02:00 Kontzertuak: 
• 21:00 Natsu Monk, DJ gabe
• 21:30 La Ziega, DJarekin
• 22:20 MISS MAIKO, DJarekin
• 23:15-00:15 Starr, DJarekin
• 00:15-01:15 Zeidah
• 01:15-02:00 EH Sistah System

Bilborock aretoa. Sarrera librea.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus