Abenduko ekitaldietako finko bat bilakatzen ari da Bilboko Arte Liburu azoka. Aurten, bere bosgarren edizioa izango da eta Bilbo erdian jarriko dute beraien egoitza. Plaza Biribileko La Granjan egongo dira aurten eta bihartik aurrera ateak irekiko dituzte.
Bertan, tailerrak, hizlariak, aurkezpenak eta kontzertuak egongo dira ekintzez beteriko asteburu honetan. Abenduko 15etik, 17ra libruak beste era batera ikusteko aukera luzatuko dute. Azoka guztientzako irekia izango da, eta sarrera doakoa da. Baina antolatutako ekintza guztiak ez dira doahinik izango eta aldez aurretik izena eman beharko da.
BALA plataformak euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat izan nahi du, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako guneak sortzeko.
Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak eta hasieratik argitaratu arte dituen baldintzak erakusteko. Lehen esan bezala, La Granjan egongo dira aurten, hiru egunez, abenduaren 15ean, 16an eta 17an, editoreek, artistek, liburu-dendek eta fanzineek espazio bera konpartituko dute. Guztira, 60 sortzaile, ekoizle eta saltzaile inguru bilduko dira.