Lau urte baino gehiago dira Komite Internazionalistak euskal antolakunde internazionalistak Zirika sortu zuela. Gatazka Guneak, liburudenda kritiko eta erreferenteak, utzitako hutsunea bete nahi izan du, "lokalak ideia tailer eta Bilboko herri mugimenduen bozgorailu ireki baten izaera har zezan". Horrela jaio zen Zirika herri gunea.
Aurte, azkenengo urteetan egin duten bezala, Herri Denda irekiko dute lokalean. Gabonetako mugimenduarekin bat eta urteko egun hauetako ohiko kontsumoari alternatiba bat emateko prest hasi da aurtengo Herri Mugimenduen Azoka. Bosgarren edizioa dugu jada, eta aurten, Komite Internazionalistak, Bilboko 28 eragileekin batera, gogotsu hartu du erronka.
Zirika! gunean -Erronda 12 kalean- dago kokatuta Herri Denda, eta abenduaren 18tik urtarrilaren 5era arte, 11:00tatik 15:00ra eta 16:00tik 20:00ra bitartean egongo da zabalik sartu eta trasteatu ahal izateko. Bertan Euskal eragile batzuen materiala aurkitu ahal izango duzue; kamisteak, liburuak, txapak, jostailuak eta txiskeroak, besteak beste.