Parte-hartzea oztopatzen duen araudi berriaren aurrean, EH Bildu eta UdalBerri-Bilbao en Común udal taldeak ez dira joango Barrutietako Osoko Bilkuretara

Barrutien Araudiaren berriztearen prozesu osoan zehar, EH Bildu Bilbo eta Udalberri-Bilbao en Común udal taldeetatik, parte-hartzea bermatzeko hainbat proposamen helarazi dituzte. Bai udal taldeek eginiko proposamenek eta bai hiritarrek aurkeztutako 1400 alegazioek, udal gobernuaren ezezkoa jaso dute. Gauzak horrela, araudia onartu zen osoko bilkuran, bi udal taldeek Udalbatza utzi zuten euren ezadostasuna adieraziz.

Osorik irakurri