Gabonak

Gabonetako programazio guztia ikusteko mugikorrerako aplikazioa egin dute

uriola.eus 2017ko abe. 20a, 09:18

Umeak Olentzeroren desfilean

'Umeentzako 2017ko Gabonetako Gida' aplikazioak Bilbon Gabonetako oporretan antolatuta dauden 140 ekintzen egitaruak jasoko ditu. Mugikor guztientzako dago eskuragarri udaleko web gunean eta adin guztientzako ekintzak biltzen ditu.

Bilboko Udalak “Umeentzako 2017ko Gabonetako Gida” argitaratu du. Bertan 27 entitatek Gabonetako oporretarako antolatu dituzten 140 programa daude jasota. Aplikazioa Udalaren web gunean (www.bilbao.eus) dago eskuragarri.

Bederatzi urteko ibilbidean (zazpi edizio digitalean) argitalpen hau finkatu egin da herritarren artean, 50.000tik gora bisita jasota. Erabiltzeko erraza da tresna hau eta bilaketa ezin hobeto eta ezin errazago egiteko dago pentsatuta. Horretarako familiek klikatu behar dute urian umeentzat antolatutako jardueretan. Horretarako zenbait irizpide erabil ditzakete: adinak, hizkuntzak, entitate antolatzaileak, egunak eta orduak.

Aisialdirako aukerak

Ekimen honetan Bilbon urtarrilaren 8ra arte familiek aisialdia emateko (jardueren % 78) edo 3 eta 13 urte bitarteko umeek aisialdia emateko 450 aukera bildu dira. Administrazioek eta laguntza publikoa duten entitate pribatuek eskaintzen dituzten programazioetatik atera dira jarduerak.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, “Umeentzako 2017ko Gabonetako Gidan” familiek jarduera-eskaintza zabala izango dute; hasi tailer eta erakusketetatik eta kalejira, zein belenetaraino. Uriko 8 barrutietan izango dira. Gabonei lotu-lotuta daude horietako asko, esate baterako, Olentzero eta Maridomingiren etorrera edo Hiru Erregeen Kabalgata.

Poltsiko guztietarako jarduerak daude gidan; izan ere, % 69 doakoak edo 5 eurotik beherako prezioa dute. Ordutegiak ere asko dira; hala ere, jardueren % 62 egun osoan zehar egingo dira, familia-bizitza eta familiako kideek elkarrekin aisialdia ematea uztartzeko. Era berean, jardueren % 83 euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

Irudimena, kirola eta elkartasuna

Bilboko Udalak ere opor hauetarako beren-beregi diseinatutako programazioa du. Horrela bada, Zeu Moldatu! tailerrak 8 eta 11 urte bitarteko umeentzat dira, teknologia berrietarako hurbiltzeko modu berezi batez errealitate birtualean murgiltzeko. Basurtuko udaltegian (Zankoeta, 1) izango dira, goiz eta arratsaldez, abenduaren 26an, 27an eta 28an.

Hartara, Gabongune programa 5 eta 8 urte bitartekoentzat da eta Gabonkide 9 eta 11 bitartekoentzat. Umeak abenduko azken astean elkartasunaren, abegiaren eta eskuzabaltasunaren balioetara hurbilduko dira, aldi berean pertsonarik ahulenentzat diren proiektu eta ekimenetan jardunda, uriko 8 barrutietan egokitutako 8 espaziotan. Goizez izango da programa hau “Elkartasuna piloka” goiburupean, programa hau Bilboko Udalaren “Bilbao Balioen Hiria” proiektu estrategikoaren barruan sartzen da.

Era berean, uriko 6 eta 13 urte bitartekoek taldekako jolasak, igeriketa, padela, tenisa edo saskibaloia aukeratu ahalko dituzte Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako. “Gabonetan Primeran Kirola Eginez 2017-2018” programan. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira jarduera horiek Deustuko, San Ignazioko, Txurdinagako eta Zorrotzako udal kiroldegietan. Jarduera hauek goizez egingo dira.

Bestalde, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, Azkuna Zentroak “Gabonak Arte” programa ludiko-hezigarriaren seigarren edizioa antolatu du. ikuslea protagonista bihurtzen duten sormen-esperientzia multzoa da, harritzeko, esperimentatzeko eta bakoitzaren jakin-mina indartzeko aukera eskainiz.

Kulturaren atalean, Arriaga Antzokian, urtarrilaren 3tik 5era bitartean Abao-Olbe eta antzokiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza den Opera Txikia. Oraingo honetan, “Eguberri Kanta” eskainiko du, Charles Dickensen ipuin ezagunean oinarritutako umeentzako opera. 6 urteko umeek aurrerantzean Mr. Scrooge zekenaren istorioa ezagutuko dute. Gabon gau hotz batean bere iraganeko, orainaldiko eta biharko mamuak agertuko zaizkio; ondorioz, bizitzaren ikuspegia aldatu eta gizon on eta eskuzabal bihurtuko da.