Urteak auzitegietan gora-behera ibili ostean, Auzitegi Nazionalera heldu arte, azkenean, Kalamu Elkarteak beraren aldeko epaia jaso du. Gauzak horrela, lehenegoan jasotako zigorra, alegia, osasun publikoaren aurkako delitua, bertan-behera geldituko da.
2011an atxilotu zituzten elkarteko bost lagunak droga trafikoa leporatuta. Fiskalak Martin Barriuso presidenteari, Igor Gaminde diruzainari eta elkarteko idazkariari "gaizkile taldeko kide" izatea ere egotzi zien. Eta lehenego biek, guztira, bost urteko espetxe eskaera zuten.
Fiskalak, guztira, 22 urteko espetxe zigorra eskatu zuen auziperatuentzat eta horrekin batera, 2,5 milioiko isuna. Lehenengo epaiketan libre geratu arren, Auzitegi Gorenak, bi urte baino gutxiagoko espetxe zigorrak eta 250.000€ isunak jarri zituen, Bizkaiko Auzitegi Probintzialen epaia ezeztatuz.
Azkenean, Auzitegi Konstituzionala izan da erabaki duena, eta lehenengo epaiketan gertatu zen bezala, aske geratu dira Pannagh Kalamu elkarteko Kideak.
Elkartea 2003an sortu zen eta 70 kidek osatzen dute. Denak adinez nagusiak dira eta haietatik 39k gaixotasunen batek eragindako oinazeak arintzeko kontsumitzen zuten kalamua operazioa egin zuten momentuan.