Ernai Bilbok elkartasun gune feminista antolatu du gaurko Bilboko Abando auzoan. Bertan, Plaza Biribilean, goizean eta arratsaldean egongo dira ekintza burutzen. Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den euskal presoen eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalaren aurretik, hainbat ekintza egingo dituzte egun hori heldu arte.
Horietariko bat elkartasun gune feminista izango da. Goizean 11:00etan irekiko ditu ateak, 14:00ak arte. Arratsaldean, berriz, 17:00etan bueltatuko dira, gaueko 20:00ak arte.
Bertan, euskal emakume milintanteek jasaten duten zapalkuntza salatuko dute, eta elkartasun feminista helaraziko diete. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez "kide hauek bi aldiz dira kolpatuak; militante izateagatik, eta emakume izateagatik".
Emakume horiei babesa emateko, pairatzen duten bakardadea eta familia eta lagunen urruntasuna salatzeko, eta beraien egoera hobetu dadin, honelako ekintzak beharrezkoak direla adierazi dute.