Gabonak

Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil erraldoia eta solidarioa antolatuko du

uriola.eus 2017ko abe. 28a, 10:24

Errege-Opil solidarioa

Urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, errege-opil erraldoi bat egin eta banatuko dute Alde Zaharreko Plaza Barrian. Urtero lez, Caritas Bizkaiak antolatzen duen ekintzak, 3.000 opil zati banatuko ditu, euro baten truke. Horrez gain, txokolatada egongo da opila jaten laguntzeko.

Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo zatia ostiralean egingo da, urtarrilak 5, 12:00etan. Gozoki solidarioak 500 kilotik gorako pisua izango du. Opila egiteko prozesuan 10 pertsonak parte hartuko dute, 'Bizkaiko Okindegien Elkarteko' eta 'Lapiko Catering-eko' langileek osatutako taldetik etorritakoek. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraituko da. Horretarako, honako osagaiak behar izango dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko eta 5 kg gatz.

Lehenengo zatia egin ondoren, bertaratutakoek (tartean Bizkaiko politika, gizarte eta kirol arloetako pertsona ezagunek) doan dastatu ahal izango dute gozoki hau. 3.000-3.500 errazio inguru banatuko direla kalkulatu da.  

Opil eta txokolate edalontziak banatzeko, eremuak antolatzeko, Haurtzaro programarako dohaintzak biltzeko etab. Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario egongo dira.  Halaber, Errege-opil Solidarioa jasoko duen mahaiaren zein gunearen dekorazioa Bizkaiko Caritasen Familien Programan dauden Bilboko proiektuek prestatu dute.

Goiz osoan zehar Kidendaren stand bat ere izango da eta salgai jarriko ditu Bidezko Merkataritzako produktuak. Proiektu hori Caritas Bizkaia, Elizbarrutiko Misioak eta Alboan-ek laguntzen dute. Gainera, globoflexia tailerrak egongo dira goiz osoan, beren familiekin batera gerturatzen diren umeek ondo pasatzeko.

 

Errege-opli solidarioan parte hartzen duten erakundeak:

 

Caritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen helburu nagusia haurtzaroarekiko elkartasuna erakustea da. Horregatik, ‘Caritas Bizkaia’ren Haurtzaro Programarilagundu eta abenduaren 5ean Plaza Barrira hurbiltzeko deia egin nahi dute.  Hala nahi dutenek, opila eta txokolatea banatuko diren karpan jarriko diren itsulapikoetan eman hala izango dute dohaintza. Bildutako dirua Eskola eta Gizarte mailan laguntza emateko Bizkaian dauden hogeitik gora Proiektuetara (PASE) bideratuko da. Egun, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programaren barruan dauden proiektuak dira horiek. Proiektu horien bidez adin txikikoen gaitasun pertsonal, sozial, kognitibo eta hezkuntza eta familia mailako gaitasunak sustatu eta indartzen dira. Parte hartzen duten haur eta nerabeak 5 eta 16 urte bitartekoak dira, eta beren familiak arrisku edo desabantaila egoeran daude gizartean. Eskola eta Gizarte laguntza emateko Proiektu bakoitzean osasun arloa eta gizarte, eskola, familia zein aisialdi arloko gaitasunak lantzen dira.

 

Lapiko Catering Gizarteratze Enpresa da “Roscón Solidario de Bilbao / Errege-Opila Bilbon” ekimena koordinatzeko arduraduna.  Beste behin, Gabonetako jaien bukaera gozotu nahi du Hiribilduan Opil tradizional hau eskainita. Gizarteratze enpresa hau Peñascal Kooperatiba Elkarteak eta Caritas Bizkaiak sustatzen dute. Lapiko Catering-en helburua da langabezian eta gizarte bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonak gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea. Sukalde nagusian 300 menu egiten dira egunero Caritasen gizarte jantokietan banatzeko. Lapiko Catering kalitatearen sinonimo da, baita zerbitzuaren bermea ere. Izan ere, bezeroen eskarietara egokitutako karta zabala eskaintzen du; hala nola, coffe break-ak, lunchak, koktelak, herri bazkariak, ospakizunak, enpresa bilerak eta mota guztietako ekintzak.  

 

‘Bizkaiko Okindegien Elkartea’ 1977. urtean sortu zen, sektorea ordezkatu eta bere interesak defendatzeko, langile egonkor, trebatu eta kualifikatua sustatuz. Enpresa kidetuek (lantegi eta bulegoak) Bizkaiko okintza sektorearen %90 baino gehiago ordezkatzen dute eta 4.000 pertsona baino gehiagori lana ematen diote. Elkarteak artisau produktua babestu eta bultzatzen du; produktu freskoa, bertokoa eta kalitate onenekoa. Iaz Bizkaiko okintza eskola sortu zuen. Bertan sektoreko langileentzako perfekzionamendu-ikastaroak eta Lanbidek homologatutako ziurtagiri profesionalak eskaintzen dituzte. Gainera, Munduko Ogiaren Eguna ospatzeko ekimen ezberdinak babestu eta antolatzen ditu (urriaren 16an Bilboko Areatzan), baita "OPIL SOLIDARIOA" ekimen hau ere.

 

Bilboko Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea Bilboko merkatari eta ostalarien talde aitzindaria da eta Hiribilduko Erdigune Historikoan garatzen du bere jarduera. 1969an sortu zenetik, eragile aktiboa da Bilboko alde zaharreko bizitza sozialaren dinamizazioan, ekimen ugari sustatu eta babesten baititu.

 

Elizbarrutiaren gizarte eta karitate erakundea da Caritas, eta Bizkaia osoan bazterkeria arriskuan dauden pertsonei laguntzea du helburu. Horretarako, gizarte esku-hartzerako zenbait programa ditu: harrera, familia-gizarteratzea, haurtzaroa, nagusiak, lan-munduan txertatzea (enplegua), etxerik gabeko pertsonak, menpekotasunak, zerbitzu juridiko eta psikologikoak… Horrez gain, nazioarteko kooperazio programa eta beste sail batzuk ere baditu, hala nola komunitate-animaziorako zerbitzuak, sentsibilizazioa eta komunikazioa, boluntariotza, ikerketa, prestakuntza, administrazioa, eta abar.