Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzeak

uriola.eus 2018ko urt. 3a, 11:29
Women in Black Unamunon

Betaurreko Moreak Asoziazio Feministak eta Women in Black elkarteak elkarretaratzeak egingo dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Lehenengoa gaur izango da Moyua Plazan, bigarrena, berriz, ostiralean Kale Nagusian.

Bi elkarte feministek elkarretaratzeak antolatu dituzte bi egunetarako. Lehenengoa gaur bertan izango da Bilboko Moyua Plazan. Bertan, Betaurreko Moreak Asoziazio Feminista egongo da eta Diana Queren erailketa salatuko dute. Kontzentrazioa gaueko 20:00etan hasiko da, Ercilla Kaleak Moyua Plazara ematen duen sarreran.

Bigarrena, berriz, ostiralean izango da. Kasu honetan, Women in Black elkartea da antolatzen duena. Elkarte hau internazionala da, eta parte hartuko dutenei beltzez jantzita joatea eskatu diete, horrela jantzita egiten dituztelako beraien elkarretaratzeak. Kontzentrazio hau Kale nagusian izango da, ostiraleko 12:30ean.