Errege-opil erraldoi eta solidarioa Plaza Barrian

uriola.eus 2018ko urt. 5a, 09:00

Errege-opil solidarioa zatitzen eta banatzen hainbat pertsona ezagun egon ohi dira

Caritas Bizkaiak antolatzen duen ekintzak, 3.000 opil zati banatuko ditu, euro baten truke. Horrez gain, txokolatada egongo da opila jaten laguntzeko. Eguerditik aurrera jarriko dituzte opil zatiak salgai.

Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo zatia gaur egingo da, urtarrilak 5, 12:00etan. Gozoki solidarioak 500 kilotik gorako pisua izango du. Opila egiteko prozesuan 10 pertsonak parte hartuko dute, 'Bizkaiko Okindegien Elkarteko' eta 'Lapiko Catering-eko' langileek osatutako taldetik etorritakoek. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraituko da. Horretarako, honako osagaiak behar izango dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko eta 5 kg gatz.

Lehenengo zatia egin ondoren, bertaratutakoek (tartean Bizkaiko politika, gizarte eta kirol arloetako pertsona ezagunek) doan dastatu ahal izango dute gozoki hau. 3.000-3.500 errazio inguru banatuko direla kalkulatu da.  

Opil eta txokolate edalontziak banatzeko, eremuak antolatzeko, Haurtzaro programarako dohaintzak biltzeko etab. Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario egongo dira.  Halaber, Errege-opil Solidarioa jasoko duen mahaiaren zein gunearen dekorazioa Bizkaiko Caritasen Familien Programan dauden Bilboko proiektuek prestatu dute.

Goiz osoan zehar Kidendaren stand bat ere izango da eta salgai jarriko ditu Bidezko Merkataritzako produktuak. Proiektu hori Caritas Bizkaia, Elizbarrutiko Misioak eta Alboan-ek laguntzen dute. Gainera, globoflexia tailerrak egongo dira goiz osoan, beren familiekin batera gerturatzen diren umeek ondo pasatzeko.