Korrontzi, musika tradizionala garaikidearekin uztartzen dituen talde ezagunak, Korrontzi Benefic proiektua gala batean aurkeztuko du du bigarren aldiz. Bertan, Euskal Herri osoko hainbat dantza talde oholtza gainean jartzen dituelarik.
Korrontzi Dantzan izeneko bere azken lana kaleratu ostean, eta proiektu honekin mundu erdiko eszenatokietatik igaro ondoren, orain egindako lana Bilboko Campos Antzokira ekartzeko, gala berezi honentzat espreski prestatua den ikuskizuna egingo dute gaueko 20:00etatik aurrera.
Horretarako, dantzari desberdinek, euskal koreografo ospetsuenek (Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Eneko Gil, Oinkari…) sortutako dantza ikusgarriak dantzatuko dituzte. Azken urteetako lanaren laburpen bat da, non helburu solidario batekin eszenatoki berean 200 dantzari baino gehiago musika bakar baten ildoan dantzatuko diren, Korrontziren musikarekin hain zuzen ere.
Ikuskizun honetatik jasotako etekinak Sanfilippo Sindromeak jotako haurrak laguntzen dituen “VASS SANFILIPPO EUSKADI” GKEari emango diote.