Hiru ekintzaile kurduen hilketa gogorarazteko elkarretaratzea

Elkarretaratzeko deialdia

Emakume Mundu Martxak eta Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak kontzentrazioa egingo dute urtarrilaren 9an 19:00etan Bilboko Arenalean.

Mobilizazioaren helburua izango da salatzea 2013an Parisen erail zituztela Sakine Cansiz, Leyla Saylemez eta Fida Dogan ekintzile kurduak eta krimena ez dela argitu oraindik. Asmoa da, beraz, hilketa politiko horiek gogoratu eta gaitzestea eta militante kurduen ibilbidea oroitzea.