'Bilboko Zirkuitua' programaren denboraldi berria

uriola.eus 2018ko urt. 10a, 09:57

2018ko kartela

Ostiral honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari. Bi hilabetez bilboko auzoetako udaltegietan antzezlanak eta dantzak izango dira protagonistak.

Ostiral honetan, eta Bilborocken, emango diote hasiera aurtengo programazioari. Egun horretan, gaueko 20:00etan, denboraldi berriko inaugurazio jaia egingo dute. Bertan, Fakiu eta Zarzaparrilla kontzertuan alde batetik, eta ATX Teatroa eta Zarzaparrilla kontzertuan bestetik emango diote hasiera.

Hortik aurrera Bilboko auzoetako udaltegietatik pasako dira bilboko antzezlanak eta dantzak. Zurbaranbarri, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Errekalde eta Basurtu-Zorroza. Horiek izango Bilboko Zirkuitua jasoko duten udaltegiak.

Lan guztien emanaldiak arratsaldetan izango dira. Gehienak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, inaugurazio jaia eta antzerkiaren egunean izan ezik. Bi emanaldi dituzten lanek ordu horretan emango dute lehenengo pasea, bigarrena, berriz, 20:15ean egingo dute. 

Urtero lez, sarrerak doan izango dira, udaltegietako aforoa bete arte.