Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko dira hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartuko dute, analisi bat eginez. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko diete: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertzeko aukera egongo da.
Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran irakurritakoa aztertuko da. Egutegia honak hoau izango da: 2018ko urtarrilaren 25etik ekainaren 14ra, ostegunetan (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara (azken saioa 19:30etan amaituko da)
Bizkaiko Foru Liburutegiko 2. solairuan izango dira bilerak. Eta izen ematea ere bertan izango da. 2018ko urtarrilaren 8tik 23ra (epea urtarrilaren 8an goizeko 08:30etan irekiko da), Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez. Gehienez 20 pertsonako taldea izango da.
Helburuak
-
Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea.
-
Azaleko irakurketatik aino harago joatea eta analisian murgiltzea.
-
Ikuspuntuak eta iritziak agertzea.
-
Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea.
-
Denon artean aberastea egindako irakurketa.
Dinamizatzailea:
Txani Rodríguez (Laudio, 1977). Kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikien gidoiak sinatu ditu, horien artean aipatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua ere argitaratu du: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Eleberri hauek ere kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016). Haurrentzako liburuetako idazlea ere ba da: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).
Irakurgaiak
- Urtarrilak 25: Labur txintan / Juan Kruz Igerabide
- Otsailak 8: Bihotz handiegia / Eider Rodríguez
- Otsailak 22: Gelditu zaitezte gurekin / Ana Malagón
- Martxoak 8: Horma / Anjel Lertxundi
- Martxoak 22: Beruna patrikan / Ander Izagirre
- Apirilak 5: Honetara ezkero / Arantxa Iturbe
- Apirilak 19: Linbotarrak / Asier Serrano
- Maiatzak 3: Janis Joplin / Uxue Alberdi
- Maiatzak 17: Haizeari begira / Jon Ariza de Miguel
- Maiatzak 31: Hitzontziak / Xabier Montoia
- Ekainak 14: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre
Bestelakoak
Horretaz gain, Foru Liburutegiak, besteak beste, honako hitzaldi hauek antolatu ditu Literatura Topaketetan (lehenbiziko biak arratsaldeko 19:00etan; hirugarrena ordubete lehenago):
- Ana Malagón (otsailaren 22an)
- Asier Serrano (apirilaren 19an)
- Alaine Agirre (ekainaren 14an)