Gora egingo dute euskal eta euskarazko ekoizpenenek Campos Antzokiko programazioan

uriola.eus 2018ko urt. 11a, 11:49

Ikuskizunen %25 EAEn sortutakoak izango dira eta Lucia Lacarra, Imanol Arias, Ricardo Darin, Malena Alterio edo Maria Adanez mailako aktoreak antzokian zuzenean ikusteko aukera egongo da aurtengo denboraldian.

Bilboko Campos Elíseos antzokiak etapa berri bati emango dio hasiera. Orain programazioaren kalitatea nabarmentzen da, Klemark Espectaculos Teatrales konpainiak bultzatuta. Bilboko antzoki enblematikoa kudeatzen duen sozietate berria da. Alejandro Colubik, Klemarkeko lehendakariak, eta Jorge Cullak, Klemarkeko programazio aholkulariak, beren asmo handiko proiektuaren nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kulturako zinegotzia buru izan den prentsaurrekoan.

Euskal lanak eta kultura nagusi izango dira programazioan. Dramaturgia garaikideak ere leku garrantzitsua izango du antzokiaren eskaintza eszenikoan. Klemarken proiektuaren beste helburuetako bat jende berria erakartzea da. Horretarako, gazteentzat eta neska-mutilentzat zuzendutako berariazko ekimenak abian jarriko ditu. 

Klemarkekin hasiko den aro berri honetan, beste aldaketa batzuk ere egongo dira: logotipo berria, web-orri berritua eta deskontu eta abantaila programa bat harpidedunentzat, publikoa fidelizatzeko helburuarekin. Campos Antzokiaren arduradun berriek batzuetan eskaintza eszenikoan ahaztuta geratzen den publikoaren sektore batengana ere hurbildu nahi dute:  25 eta 40 urte arteko pertsonengana hain zuzen. Ikuskizun interesgarriak eskainiz eta gizarte-sareak bultzatuz, telefono mugikorretik eta aplikazioen bidez salduz erakarri nahi dituzte. 

Estatuko eta nazioarteko antzerkiaren onena

2018ko lehen hilabeteetako antzerki eskaintzan besteak beste Juan Diego izango da, Una gata sobre un tejado de zinc caliente obraren protagonista gisa. Amelia Ochandianok zuzendutako Tennessee Williamsen obra mitikoa da. Kritikariek iritzi ona eman diote eta Estatu mailan publikoaren artean arrakasta izan du. David Serranok zuzendutako eta moldatutako Los universos paralelos lana ere ikusgai izango da. Malena Alterio aktorea izango da protagonista. Familia batek seme txikiaren heriotzari nola egiten dion aurre azaltzen da.   

Azkenean lortu dugu Maria Adanez eta Roberto Enriquez aktoreak Euskadin izatea El pequeño poni lanarekin. Eskola jazarpenari buruzko obra da, eta zenbait helduk oso benetakoa den drama honen aurrean duten itsutasuna eta gaitasunik eza erakusten dira. Adanez Lulú obrarekin ere izango da Campos antzokian. Paco Bezerrak eta Luis Luquek idatzi eta zuzendutakoa da.

 

Martxoan, T de Teatre konpainia ezagunak E.V.A. antzeztuko du. Pertsona guztiek izaten ditugun min desberdinei buruzko komedia dramatikoa da.  

Nazioarteko lanik onenak Euskadiko publikoari hurbiltzearen alde egindako apustuan, maiatzean, Shakespeare’s Globe Theatre izango da Campos Elíseos antzokian. Bilbon geldialdia egingo du Shakespeare on Tour biraren barruan. Koplari ingelesaren garaian bizi zen moduko ikuskizuna eskainiko du. Birak badu berezitasun bat: publikoak zer obra ikusi nahi duen erabaki ahalko du. Hauek dira aukerak: El mercader de Venecia, La fierecilla domada edo Noche de Reyes. 

Zenbait proposamen 

Hainbat jenderentzako ikuskizunak eskaintzeko helburuari jarraituz, Campos antzokiak zenbait generotako ikuskizunak eskainiko ditu. Kulunka Teatro Gipuzkoako konpainiak, mundu osoko agertokietan arrakasta izaten ari dena, bere azken lana aurkeztuko du: Solitudes. André y Dorine lanarekin izandako arrakastaren ondoren, Solitudes lanak bakardadea eta inkomunikazioa aztertzen ditu, hitzik gabe, baina adierazkortasun handiarekin.

Madrilen 15 urtetan arrakasta handia izanda eta Bilbon bi urte baino gehiago egonda, 2018an Jamming On Tour ikuskizun arrakastatsuaren saio berriak izango ditu. Emanaldi paregabeak eta errepikaezinak dituen inprobisazio ikuskizun bat da, eta publikoak parte-hartze handia du. 

Arlo komikoari dagokionez, Moncho Borrajok eta bere Madre mía, ¡cómo está España!ikuskizunak programazio berria inauguratuko dute aste honetan bertan. Umoristak, samurra eta lotsagabea denak, politikoki zuzena ez den bakarrizketa bat aurkeztuko du. Faemino y Cansado mitikoak ere agertokira igoko dira ¡Quien tuvo, retuvo! lanarekin. 

Sing Along formatu berriari esker, edonor abestiaren izar sentitu ahalko da. Animazioa zuzenean eta karaokea duen zinema da; proposamen parte-hartzaile eta originala. Bitan ikusteko aukera egongo da: La llamada lanean, saritutako debuta emango da Javier Calvo eta Javier Ambrossiren film luzean; Macarena García da protagonista. Lo mejor del pop lanean edonor Espainiako poparen izar sentitu ahalko da, abesti handiak abestuz, hala nola "La chica de ayer edo "A quién le importa".

Magiaz ere gozatu ahalko da 2018. urtean Campos Elíseos Antzokian. Anthony Blake ilusionista ospetsuak bere azken ikuskizunarekin (Prácticamente improbable), sinesten ez dutenak sinestaraziko ditu.

Talentu berriak aurkitzeko tokia

Urte honen hasieratik lan berriek leku garrantzitsua izango dute Campos antzokian, besteak beste Vooyeur gisako lanekin. Sexuaren inguruko komedia bat da, eta ikusleak begiluze bihurtuko ditu, agertokian eszena erotiko dibertigarriak egoten diren bitartean. Bestalde, El príncipe y la corista lanean Javivi Gil Valle eta Lluvia Rojo arituko dira protagonista nagusi gisa. Ahaztea ezinezkoa den jauregian gau ero bat ematera gonbidatzen du.  

Otsailean El maestro Juan Martínez que estaba allí lana estreinatuko da. Batzuetan krudela eta beste batzuetan samurra den komedia bat da. Zortzi aktorek 50 pertsonaia baino gehiago interpretatuko dituzte. 

Kupula aretoak antzokiaren eskaintza osatuko du, hala nola Gala o el arte mágico en el sexo lanarekin. Galak Salvador Dalírekin izandako eguneroko bizitza erakusten da, Marta Urcelay aktore bilbotarrarekin.  Bestalde, Bilboko Scartaris konpainiaren Hamlet en la oscuridad lana Shakespeareren pertsona ospetsuaren estualdien ingurukoa da.

Dantza eta musika formatu guztietan

AEBko agertoki nagusietatik bira eginda Monterreyko Balet ospetsua Campos Antzokira etorriko da El lago de los cines lanarekin. Berrogei dantzari gazte baino gehiagorekin, Luis Serranok Marius Petiparen jatorrizko koreografia moldatuko du Tchaikovskyren musikarekin.

Dantza ere egongo da oso bestelako proposamen batekin; beti harrigarria den Mayumanataldearenarekin. Bere ikuskizun berrian, Rumba! izenekoan, Estoparen musika darabilte, eta musika, kantua eta dantza nahasten dituzte agertokian. 

Musikari dagokionez, bi taldek bere urteurrena ospatuko dute Campos Elíseos antzokian. Lehenengoa Bilboko Mabü taldearena izango da. Bere disko berria zuzenean aurkeztuko du, "Décimo", bere jardueraren hamargarren urteurrena ospatzeko. Geroago, Carlos Goñiren Revolver taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du. Bere lehen diskoa "Básico" izan zen, eta kontzertu honetan bere lanik arrakastatsuenak joko dituzte. 

Musika antzerkiak ere bere lekua izango du 2018ko programazioan. Adibide gisa, Miguel de Molina al desnudoAngel Ruizek aktorerik onenaren MAX saria irabazitakoa. Espainiatik emigratu behar izan zuen artista handi baten egia kontatzen duen ikuskizuna da. 

Lehen aldiz Bilbo Clazz-en egoitza izango da, Jazz Latinoaren jaialdia. Belaunaldi berriko musikariak eta generoaren izar handiak bilduko ditu. Dagoeneko, Madrilen, Bartzelonan eta Lisboan ezarrita dagoen jaialdia da.  

Rocka familian eta txikientzako ikuskizunak 

Arte eszenikoekiko maitasuna publiko berriei hedatzeko helburuarekin Campos Elíseos Antzokiak arreta berezia jarriko die bere programazioan familiari eta txikiei zuzendutako ikuskizunei. 

Esaterako, Rock en Familia gisako programekin talde mitikoen musika hurbilduko diete txikienei. Soinua haurren belarrietara egokituz, Campos Antzokiak Descubriendo a The Beatles konzertuak aurkeztuko ditu programa honetan, musika-talde hauen emanaldiekin:Beat Yeah; Descubriendo a Iron Maiden,  666 taldearekin; Descubriendo a Bon Jovi, Arma joven taldearekin eta Descubriendo a Guns and Roses, Nice Boys taldearekin. Lau aukera txikienekin kontzertu handiez gozatzeko eta rock talde handien musikan murgiltzeko. 

2018an Campos antzokiak ChiquiJamming programa eskaintzen jarraituko du. Haurrentzako inprobisazio show dibertigarri eta hezigarria da. Aktoreek istorioak asmatzen dituzte publikoaren esaldiak, marrazkiak eta iradokizunak erabiliz.