'El rastro de Camilo' Zirika! herri gunean

uriola.eus 2018ko urt. 16a, 10:01

Urtarrilaren 18an, 19:00etan El rastro de Camilo dokumentalaren proiekzioa izango da Zirika! berrian. Zirika! berritu ostean egingo duten lehenengo ekimena izango da.

Zirika! herri gunea martxan da berriro. Lokala berritu ostean Zirika! ezagutzeko eta gozatzeko gonbidapena luzatu dute. Horretarako El rastro de Camilo dokumentala emango dute. Aita Camiloren bizitza ezaguarazten duen dokumentalaren proiekzioa egingo dute.

Camilo Torres Restrepo (Bogota1929) kolonbiar apaiz katolikoa izan zen, Askapenaren Teologiaren aitzindari, Kolonbiako soziologia fakultatearen sortzailetariko bat eta Askapenaren Gudaroste Nazionaleko (ELN) kide izan zen besteak beste. Bizi zen artean marxismo eta katolizismoaren arteko elkarrizketa bultzatzeari ekin zion.

Sinopsis

El rastro de Camilo dokumentalak pertsonaiaren eta, bere heriotzatik 50 urte igarota, herrialdearen gainera argia dakarten azken zazpi urteotan aurkitutako aita Camilo Torres Restrepo-ren artxibo pertsonal eta historikoetan ezkutatutako historiak eta memoriak kontatzen ditu.

Aldi berean, bere desagertutako gorpuaren inguruan ikertzen du, ELN talde iraultzailearen kide bezala 1966.ean borrokan eraila izan ostean militarrek ezkutatua. Armen erabileratik harago, bere ebanjelioen gaineko interpretazioa Teología de la Liberación mugimenduaren abiapuntu izango zen proposamen etiko nola bihurtu zen ikusiko da. Diego Briceño de Orduz-ek zuzendutako dokumentala da.