Baskalde, Rosa Luxemburg Lagunak eta Ipes elkateak antolatu dute Rosa Luxemburg IV. Konferentzia. Bertan, San Frantzizkoko auzo etxean, hiru hizlari egongo dira guda, armagintza eta feminismoa gaia jorratzen.
Lorea Agirre kazetari Beasaindarra Euskalgintza eta feminismoa: identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat liburua kaleratu zuen pasadan urtean. Horrez gain. Elkar argitaletxearen Rosa Luxemburg liburua ere berak idatzi zuen.
Berarekin batera Irantzu Mendia egongo da. Saharako emakumeen aldeko euskal sareko kidea da eta oso ondo ezagutzen ditu hango emakumeek jasan duten guztia. Bertan ikusitakoa hainbat liburutan bildu du, Gloria Guzmanekin batera idatzitako Memoria historica de las mujeres en el Sahara Occidental liburuan adibidez.
Azkenik Mikel Otero EH Bildu alderdiko politikaria egongo da. Konferentziak arratsaldeko 17:30etan hasiko dira eta gaueko 20:30etara arte luzatuko dira.