Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultrak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea. Zaranbolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diemek laburbiltzen du bere bizi-lema.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zaranbolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.
Mikel Martinez
Ez dok hiru bikoteatroaren parte urteak daramatzate bikote artistiko bezala lanean antzerkia obrak, sortu, ekoiztu eta antzezten. Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea eskaintzen dute, edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formatoan eta euskara hutsez.
Bilbon, Plaza Barriko Cafe Bilbaoren zaindaria dugu, tradizio handiko taberna eta aratusteetan apain-apain mozorrotu ohi dena
La Basu
Egungo hip-hop ezsenako erreferenteetako bat dugu Elena Caballero, La Basu izenaz ezaguna. Urteak daramatza euskarazko Rap musika EAEko herri guztian zehar zabaltzen. Aneguriarekin batera Eskina Femenina proiektuaren arduradunatariko bat da, emakumeek egindako rap musikaezagutarazi eta zabaltzeko sotutakoa.