Bi helburu ditu Biziminuto lehiaketak, batetik, bizikletaren erabilera sustatzea eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea. Bi helburuak oinarri, partaideek minutu bateko iraupena duten ikus-entzunezko lank ekoitzi dituzte copyleft lizentziarekin, eta epaimahairen eskura iritsi diren guztien artean 24 lanek gainditu dute lehen ataka. Bihar, ostirala, izango dute finala. Hika Ateneora bertaratzen direnek, laburrak ikusi, eta euren botoarekin erabakiko dituzte txapeldunak.
Lau sari banatuko dituzte.
Lehen saria. Pack ‘n Pedal Shield 48 litroko alforja beltzak. Emalea: Ciclos La Ferro.
Bigarren saria. Helduentzako kasko bat (Ryme Bikes, berdea) eta umeentzako beste bat (Crazy Safety, 2 eta 9 urte bitartekoentzat). Emalea: Urban Bike.
Hirugarren saria. Segurtasun handiko giltzarrapoa. Emalea: Biziz bizi.
Gazteentzako sari berezia. Lite oineko puzgailu manometroduna, eta argi jokoa eta txirrina. Emaleak: Ciclos Sandonis eta Territorio Ciclista, hurrenez hurren.
Zita, Hika Ateneoan (Ibeni moila 1), bihar, urtarrilak 26 ostirala, 20:00etan.
Ostean, Biziz Bizi elkartearen 2018 urteko ekintzei hasiera emateko jaitxoa hasiko da. Jaia Pasajeros sin Billete taldeak alaituko du.
Atsedenaldian banatuko dituzte Biziminuto lehiaketako sariak.