'Kresala'-ren sunda aztergai

uriola.eus 2018ko ots. 5a, 08:36

Bilbo Zaharra Forumen Domingo Agirreren Kresala liburuari begira ibiliko dira hurrengo hiru egunetan Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian. 

Kresala Txomin Agirreren eleberria, Euskal-Erria aldizkarian zatika argitaratu zen 1901-1904 urteen artean. Ondoren, 1906 Florentino Elosuren inprimategian inprimatu zuten, liburu moduan argitaratzeko.

Bizkaieraz idatzia dago eta itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak eman nahi ditu ezagutzera. Txomin Agirreren beste lanetan bezala, ohiturazko nobelaren ezaugarriak biltzen ditu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz.

 

Bilbo Zaharra Forum: Kresalaren sundan

Otsailak 5, 19:00etan

Beñat Sarasola, Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta.

Belen Altuna, Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan.

 

Otsailak 6, 19:00etan

Bernardo Atxaga, Literaturaren eskuak.

 

Otsailak 7, 19:00etan

Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Ane Urkiza, Kresalaren sundan.