Aratusteak 2018

Bilboko Aratusteak bihar hasiko dira Kopla Txikien IV. lehiaketarekin

uriola.eus 2018ko urt. 30a, 08:00

Jai Batzorde Mistoko kidek aurtengo aratusteen aurkezpenean

Adin-tarte guztientzat prestatutako 50 ekimen baino gehiago egongo dira aurten: kontzertuak, kalejirak, aretoko dantzak, haur eta familientzako ekimenak, antzerkiak, ekitaldi gastronomikoak eta lehiaketak.

Bilbo prest dago Aratusteak ospatzeko. Gaur goizean, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak osotzen duten Jaietako Batzorde Mistoak aurtengo Aratusteen egitaraua osatzen duten ekimen batzuk aurkeztu ditu. Ezproiak, txalekoak eta txanoak jantzita eta pistolak umorez beteta izanik urteko jairik isekariena eta dibertigarrienari hasiera eman diote.

Guztira, adin-tarte guztientzat prestatutako 50 ekimen baino gehiago egongo dira: kontzertuak, kalejirak, aretoko dantzak, haur eta familientzako ekimenak, antzerkiak, ekitaldi gastronomikoak eta lehiaketak. Bihar, Kale Nagusiko eszenatokietan joko duten musika taldeen izenak iragarriko dituzte.

Bilboko Aratusteek otsailaren 3tik 13ra izango dute leku. Asteburu honetan, Kafe Antzokian, Kopla Txikien IV. Lehiaketa ospatuko da. Igandean, otsailaren 4an, 12:00etatik aurrera, Pontxe eta Torrada VII. Lehiaketa ospatuko da Plaza Barrian. 

 

Aratusteetako egitaraua

Otsailaren 3an, larunbata: Kopla txikien IV Lehiaketa Kafe Antzokian.

Otsailaren 4ean, igandea: Pontxe eta Torrada VII Lehiaketa Plaza Barrian.

Otsailaren 8an, osteguna: Kalejira Zazpi Kaleetatik eta kontzertuak Plaza Barrian.

Otsailaren 9an, ostirala; Farolin eta Zarambolasi epaiketa. Haien atxiloketarekin hasiko da arratsaldeko 19:00etan Udaletxean, ondoren Plaza Barrian epaiketa egingo zaie eta amaiera izango du 21:00 aldera Santiago Plazan egingo zaien irain publikoarekin.

Otsailaren 10ean, larunbata: Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi jai gune izango ditugu: lehena, 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte, bost gunez osatua egongo da: Plaza Biribila, Albia, Astarloa-Kale Nagusia eta Zabalguneko Merkatua. Bigarrena, arratsaldeko 19:30etik aurrera, kalejiran Plaza Biribiletik jaitsita eta Zazpi Kaleetan zehar zabalduko dena.

Otsailaren 11n, igandea: ohiko Indaba Lehiaketa egingo dugu Plaza Barrian.

Otsailaren 13an, asteartea: aratusteen amaiera sardinaren hileta eta erreketarekin Arriaga Plazan.

Egitarau-liburuxkak doan eskuratu ahal izango dira taberna, udaltoki eta abarretan.