Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an greba egitera deitu du

uriola.eus 2018ko ots. 2a, 12:12

Martxoaren 8an Euskal Herriko emakume guztiei greba eguna egiteko eskatu die mugimendu feministak. Emakumeek egiten dituzten ekintza guztiak gelditzea da grebaren xedea eta Emakumeak Planto izango da aldarrikapenaren leloa.

Gaur Donostian egin duten agerraldian adierazi dutenez: "Lan esparruaz harago doan borroka da hau. Indakeria ororik gabeko bizitza nahi dugu, gure bizitzez, sexualitateaz eta bizitzaz erabaki ahal izatea da lortu nahi duguna." Horregatik,  egingo dute egun horretan enpleguan, zaintzan, ikastetxeetan, kontsumoan...

Azaldu dutenez, hori da benetan lortu nahi dutena greba honekin, munduko emakume guztiak beraien eguneko ekintzak gelditzea. Ekintza horiek zeintzuk diren ez dio axola, planto egitea da deialdiarekin lortu nahi dutena, emakume gabeko mundua nolakoa izango litzatekeen ikusteko. Egun batez, emakumeak geldirik egongo dira, greba egiten.

Martxoaren 8an gelditzeko ideia mundu osotik zabaltzen ari den deialdia da. Emakumeek herrialde guztietan arazoak dituzte eta horri buelta ematea premiazkoa ikusten dute. “Gaurko eguna bide luze baten abiapuntua izango da erresistentzia berriak eraikitzeko eta alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin” adierazi dute agerraldian.

"Oraindik desberditasun ugari daude emakumeen eta gizonen artean, ez zoilik lan postuetan, baldintzetan edo soldatetan. Egoera honi buelta eman behar diogu eta munduko emakume guztien greba eguna izan behar da martxoaren 8a." Ideia horrekin bukatu dute gaurko agerraldia eta emakume guztiak datorren egueneko greba egunean parte hartzera gonbidatu dituzte.