Makila-hotsak nagusi izan ziren atzokoan "Santa Ageda, Ageda, gure martiri maitea, etxe honeri emoneiozu zoriona ta pakea" kopla zaharra han eta hemen entzuten zen bitartean.
Garaizarko Matsorriak abesbatza, esaterako, Begoñako Errepublika Zaharreko kaleetatik ohiko koplak abestuz ibili zen. Eguerdian, Garaizarren hasi zuen ibilbidea, eta Begoña, Txurdinaga eta Santutxurik arituko dira, El Refugiora bisita berezia egin zuen.
Abusun, Uribarrin, Deustun, Alde Zaharrean, Santutxun... auzotarrek antzera egin zuten, taldeka eta kuadrillaka elkartu eta Santa Agedari abestu, ohitura zaharra bizi mantenduz.
Miribillan, adibidez, Arratiako Koruak Bilbao Basketek Fuenlabradaren aurka jokatu zuen partiduaren atsedenaldian abestu zuen Bilbao Arena pabiloian.