Ehundik gora parte-hartzailek hartu zuten Kafe Antzokia, Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa berriaren laugarren edizioan. Lehenengo aldia da koplen norgehiagoka euskal gune horretan egin dena. Oholtzatik barreiatu dituzte ironia, sarkasmo, kritika sozial eta politikoa eta, batez ere, umore dosi handiak; hala, Bilboko Aratusteen osagai nagusiak musika, koreografia eta mozorro koloretsu eta ikusgarrien sorta ederrekin nahastu dituzte.
Kopla Txiki onenaren saria:
- Lehen saria: Hontzak, “Rey del Botxo” kopla abestuta.
- Bigarren saria: Altxaporrue.
- Hirugarren saria: Sin Kuartel.
Mozorro onenaren saria:
- Altxaporrue.
Animazio onenaren saria:
- Potojorran.
Aurten jorratutako gaien artean honakoak nabarmendu dira: Bilboko portuaren protagonismoaarma-trafikoan; EAJK bultzatutako hirigintza eredu berria; euskal presoen etxeratzea; Juan Mari Aburto alkatearen aurreskua; patriarkatua; Bilboko herri mugimenduek zabaldutako gune eraldatzaileak; 11 egun euskaraz dinamika; eta Bilbo turistikoa.
Bilboko Aratusteetako kopla txikiek 503 urte bete dituzte, gutxienez. Izan ere, 1515. urtean dokumentatuta daude lehenengo aldiz, sindikoak alkateari gutuna igorri baitzion, orduko kritiken eta sarkasmoen berri emanez.
Pontxe eta Torrada lehiaketak
Gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoak, 70 parte-hartzailetik gora izan du dagoeneko tradizio bihurtu den Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketak. Irabazleak erabakitzeko zail izan du aurten epaimahaiak. Bilboko Konpartsetako lantalde gastronomikoaren eta Makilako Kofradiaren kideek osatu dute aurten epaimahaia. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da lehiaketaren arrakasta, eta baita parte-hartzaileen maila ere. Hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
- Herrikoia
Kremazkoa
- 1. saria: Moskotarrak.
- 2. saria: Uribarri.
- 3. saria: Txori Barrote.
Ogizkoa
- 1. saria: Aritza Gabiria.
- 2. saria: Txori Barrote.
- 3. saria: Txomin Barullo.
- Ostalaritza
Kremazkoa
- 1. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
- 2. saria: Bizkarra.
- 3. saria: Bar Restaurante Plaza Moraza.
Ogizkoa
- 1. saria: Aitziar.
- 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo).
- 3. saria: Urkia Taberna.
PONTXEA
- Herrikoia
- 1. saria: Pa...Ya.
- 2. saria: Sin Romi.
- 3. saria: Txomin Barullo..
- Ostalaritza
- 1. saria: Taberna Plaza Nueva.
- 2. saria: Urkia Taberna.
Aratuste asko geratzen da oraindik
Kopla Txikien, Pontxearen eta Torraden lehiaketak pasatu diren arren, otsailaren 13ra bitartean Bilboko Aratusteetako ekitaldi asko ospatuko dira. Jai-batzorde Mistoak prestatutako egitarau zabalean honako hauek nabarmendu daitezke:
- Ostegunean: gizeneko Plaza Barriko kontzertua.
- Ostiralean: meheko eskolen desfilea eta Farolin eta Zaranbolasen epaiketa.
- Larunbatean: Bilboko erdiguneko egun osoko festa: sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, herri-bazkaria, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta abar.
- Neguko giroa eta sabelak epeltzeko sasoi betean dauden bertoko indaben domekako txapelketa.
- Asteleheneko Plaza Barriko familientzako kontzertua.
- Asteartean: “negar eta su artean, gure sardina maiteari egingo diogun agurra”.