Auzo horietako Taldeen Koordinakundetik behin eta berriz egiten ari diren eskaerak aintzat hartuz, UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeak programa bat proposatu du auzokoen eskura bizikidetza hobetzeko behar diren tresnak jartzeko, gatazken prebentzioa indartuz. Bitartekotza hori ahalbidetuko litzateke herritarren eskura hitz egiteko, parte hartzeko eta negoziatzeko guneak jarriz, eremu pribatu zein publikoetan, herritarrek elkarlanean aritzeko eta elkarrekin konponbideak adosteko aukera izan dezaten.
Osorik irakurri