Amaia Arenal UdalBerri – Bilbao en Comuneko zinegotziaren ustez “Alfonso Gilek ez du bitartekari lanik egin, egin duena bere jarrera agertzea izan da, lehenik gutxieneko zerbitzuak eskatzerakoan langileen aurka jota; eta gero, zenbait parkimetrok jasandako kalteen ondoren, horiek kriminalizatzeko adierazpen publikoak eginda.
Gertakari hauek, izan ere, berehala gaitzetsi zituen Enpresa Batzordeak. Ez da ahaztu behar lan gatazka honen biktima nagusiak kaleratutako zazpi langileak eta, kobratu gabe, dagozkien lan eskubideak defendatzearren hilabete greban daramaten euren lankideak direla”.
Osorik irakurri