Udalberri – Bilbao en Común udal-taldeak proposatu du egungo Berdintasun Saila Udalaren Zinegotzigo espezifiko eta bakar bihurtzea, zuzenean Alkatetzaren mende egongo dena. Horretarako, izena aldatzeko une egokia izan litekeela adierazi dute, eta, egungo izenaren ordez, honako hau jartzea proposatu dute: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Politikak eta indarkeria matxisten aurkako borroka. Koalizioaren bozeramaileak ziurtatu duenez, “gai hau emakumeen bizitzarentzat hain garrantzitsua eta mesedegarria izaki, ulertezina da Jaiekin eta bestelako gaiekin partekatutako zinegotzigoa izatea”.
Osorik irakurri