Besteak beste, Bilboko Udal Bandak eta Patxi Gonzalez aktoreak kontzertu parte-hartzailea eskainiko dute gaur, otsailak 12, 12:30ean Plaza Barriko karpan. Kontzertua familia eta adin-tarte guztientzako publikoarentzat zuzenduta dago.
Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, bilbotarrek ondo baino hobeto ezagutzen dituzten obrak interpretatuko ditu Udal Bandak, esaterako, Ricardo Amianoren Estampas bilbaínas Nº 1. Ésta sí que salió bien, Iñaki Urkizuren De Atxuri al Arenal, Ruperto Urquijoren En el monte Gorbea (I. Urkizuren moldaketekin), Juan de Orueren Las siete calles pasodoble bilbotarra, Nicasio Tejadaren Del Bocho karrika-dantza, Pablo Sorozabalen Maite (I. Urkizuren moldaketekin) eta Ikusi mendizaleak (A. Brizen moldaketekin) zortzikoak, Timoteo Urrengoetxearen Himno del Athletic de Bilbao, Feliciano Beobideren Bilbao y sus pueblos (C. Bernaolaren moldaketekin), Feliciano Beobideren Altza gaztiak Athleticeko ereserkia eta Luigi Denzaren Funiculì, funiculà (J. Van Dufferen moldaketekin).
Arratsaldean, 17:00-20:00 bitartean, umeentzako puzgarriak, jolasak eta tailerrak egongo dira Plaza Barrian.
Sardinaren hileta
Biharkoa Aratusteen amaiera eta momenturik tristeena izango da. Sardinaren hileta 19:30ean hasiko da Plaza Barriko karpan. Segizioak, doluz jantzita eta kandelak eskuetan dituela, Alde Zaharra zeharkatuko du. Erreketa 20:00etan izango da Arriaga plazan.
Indaba gorenak
Zapatu Aratusteak ez dakar osterik, Aratuste gehiago baizik. Mozorroak, ileordeak, apaingarriak… eta gastronomia izan ziren atzo, igandea, protagonista Bilboko Plaza Barrian. Lapiko eta putxeren usain gozoan esnatu zen atzo Bilbo eta sasoiko produktuen artean, neguko erreginari egin dio omenaldi: indabari. 72 parte-hartzaile, kuadrilla eta konpartsak gehituta, aritu dira bertoko indabekin maila goreneko platerak prestatzen. Epaimahaiak bereziki azpimarratu du indaben kalitateari aitortzen dion garrantzia eta zail izan du ebazpena.
Indaba lehiketaren irabazleak:
Orokorra
– Lehen saria: Txoko encartado (Villaverde).
– Bigarren saria: Luar Luar (Bilbao).
– Hirugarren saria: Kike (Sopela).
Konpartsak
– Lehen saria: Moskotarrak.
– Bigarren saria: Aixe Berri.
– Hirugarren saria: Zaratas.
Mozorro onenei saria
Mozorroz eta karetaz bete zen joan den larunbata Bilboko erdigunea. Kaliforniako hegoaldean sekula euririk ez den arren, Far West-ez edo Mendebaldeko Urrutiaz girotutako Bilboko Aratusteetan barra-barra ibili dira tantak goitik behera. Kalean, baina, milaka bilbotarrek aurre egin diogu euriari; mozorro eta kareta klasikoak eta berritzaileak ikusi dira; norberaren nortasuna gordetzekoak eta ulertzeko bat ere errazak ez zirenak. Den-denek osatu dute jai-giro bizia eta koloretsua. Umorea eta glamourra ere ez dira faltan izan. Epaimahaiak azpimarratu du mozorroen kalitateari eta koreografioaren alaitasunari aitortzen dien garrantzia.
Mozorro-lehiketaren irabazleak:
Taldeak
– Lehen saria: Marineras tragabolas.
– Bigarren saria: Langostinos de Bilbao.
– Hirugarren saria: Grupo de lactancia del ambulatorio de Errekalde.
Konpartsak
– Lehen saria: Moskotarrak.
– Bigarren saria: Mamiki eta Sin Kuartel.
– Hirugarren saria: Txinbotarrak.
Banakakoak
– Lehen saria: Rocket.
– Bigarren saria: Fondo marino.
– Hirugarren saria: Cleopatra.