Ikusi eta Ikasi aste honetako ekintzak

uriola.eus 2018ko ots. 12a, 11:34

Aisialdiaren arloko euskarazko zerbitzuak eskaintzea da Ikusi eta Ikasi programaren lehentasunezko helburua. Ikusi eta Ikasi programa Bilboko Udaleko Euskara, eta Hezkuntza Sailak bultzatzen du Topagunea euskara arloko elkarteen federazioaren lankidetzaz, 2 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei kultur jarduerak eskaintzeko asmoz.

Astelehena, otsailaren 12an

MAGIA
MAGO HODEI “Ilusioaren indarra” 

Gure bizitzan ilusioak duen garrantzia ikustrazteko proba bat da. Ikuskizun tankera duen proba hain zuzen ere. Agerpen, desagerpenak, lebitazioa, ezinezko asmaketak…

Lekua:Basurtuko udaltegian
Eguna:Astelehena, 2018ko otsailaren 12an 
Ordua:18:00etan

Martitzena, otsailaren 13an

ANTZERKIA 
ZIRTAKA ANTZERKI TALDEA. “Ongi etorri lagun”

Mari Leka eta Panpoxaren eskolara kanpotik etorritako hainbat haur heltzenn hasi dira, errefuxiatuak, adoptatuak… lagunduko diguzu haur hauei ongi etorria ematen elkarrekin euskaraz biziztzeko?

Lekua:Begoñako udaltegian
Eguna:Martitzena, 2018ko otsailaren 13an 
Ordua:18:00etan

Eguaztena, otsailaren 14an

DANTZALDIA
KURKULUXETAN KULTUR ELKARTEA. “Mugi zaitez disko festa”

Mugi zaitez disko festa haurrentzako dantzaldi dibertigarri bat da. Bi neskaren laguntzaz koreografia errazak ikasi eta gerria dantzan jarriko dugu. Familia giroan dantzari!

Lekua:Errekaldeko udaltegian
Eguna:Eguaztena, 2018ko otsailaren 14an 
Ordua:18:00etan

Eguena, otsailarren 15an

MAGIA
TXOBORRO MAGOA. “Gezur gehiegi”

Magia joku sinestezinak, txinatar itzalak eta veste zenbait zorakeri egingo ditu Txoborro magoak.

Lekua:Viuda de Epalza ikastetxean
Eguna:Eguena, 2018ko otsailaren 15ean 
Ordua:18:00etan

Barikua, otsailaren 16an

MAGIA
TOR MAGOA. “Amarru”

Sorginekeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua da. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute.

Lekua:Iruarteta ikastetxean  
Eguna:Barikua, 2018ko otsailaren 16an 
Ordua: 18:00etan

Zapatua, otsailaren 17an

ZIRKOA 
KIKI PAILAZOA. “Txondatatxondai dibertsio eta jai

Hainbat dantza, abesti ugari eta joko, liluragarri bezain dibertigarriak dira ikuskizun honen osagaiak.

Lekua:Deustuko Bidarte udaltegian 
Eguna:Zapatua, 2018ko otsailaren 17an 
Ordua:11:00etan