Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeak alderdiak osatutako koalizioaren ustez, EAJ-PSE Gobernuak aurkeztutako Segurtasun Plana ez da nahikoa eta ez du norabide argirik. Horregatik, dokumentu alternatibo bat aurkeztea erabaki du. Carmen Muñoz bozeramaileak azaldu duenez, “herritarren segurtasunaren” kontzeptua, delinkuentziarekin eta ordena publikoarekin lotzen dena, gainditu beharra dago, eta, haren ordez, “hiri-segurtasuna” hizpide hartu, edukiak politika sozialetara eta hiri-plangintzara zabalduz. “Alor hori berritzea planteatzen dugu, “giza segurtasunaren” eta “ekosegurtasunaren” kontzeptuetatik abiatuta”, adierazi du.
Osorik irakurri