'Bilbao Distrito Jazz' ekimenaren edizio berria

uriola.eus 2018ko ots. 14a, 08:03

Bilboko Udalak ostiral honetan inauguratuko du Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 19. edizioa, auzoetara formatu txikiko doako kontzertuak hurbiltzen dituena, nazio eta nazioarte mailan erreferentziazkoak diren artistekin, eta jazzean etorkizun handia duten bertako artistentzat lekua ere utziz.

Oraingo honetan sei emanaldi eskainiko dira, martxoaren 23 arteko ostiral guztietan, Voro Garcia Quartet, Albert Sanz & Javier Colina, S.O.S. Travelling Van, Dimitry Baevsky Quartet, Eva Romero & Ramon Cardo eta Aritza Castro Quartet taldeekin. Ohikoa denez, kontzertuak Udaltegietan eta jende gehiago jasotzeko lekua duten gune batzuetan izango dira, Bidebarrietako Liburutegian edo Sarrikon dagoen Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan, besteak beste. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. 

Bilbao Distrito Jazz Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lana laguntzea; edo auzoetan eskaintzen den kultur programazioaren kalitatea hobetzea.

Beste alde batetik, Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bilboko Udal Liburutegien Sareak, jazz-liburu eta grabazioen bilduma zabala ere badaukala azpimarratu gura du, maileguan uzteko, musika genero hori sustatzeko xedez.

AGENDA

OTSAILAK 16. 19:30 
Voro Garcia Quartet (Errekaldeko udaltegia)
Voro Garcia: tronpeta, flugelhorna  
Enrique Oliver: saxo tenorea
Bori Alvero: kontrabaxua
Ramon Prats: bateria

OTSAILAK 23. 19:30
Albert Sanz & Javier Colina (Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioa)
Albert Sanz: pianoa  
Javier Colina: kontrabaxua

MARTXOAK 2. 19:30
S.O.S. Travelling Van (Otxarkoagako udaltegia)
Felix Rossy: tronpeta
Jaume Llombart: gitarra
Carlos Lopez: bateria
Jordi Matas: baxua

MARTXOAK 9. 19:30
Dimitry Baevsky Quartet (Bidebarrietako liburutegia)
Dimitry Baevsky: saxo altua
Joan Monne: pianoa
Ignasi Gonzalez: kontrabaxua
Jo Krause: bateria

MARTXOAK 16. 19:30
Aritza Castro Quartet (Begoñako udaltegia)
Aritza Castro: bateria
Roberto Nieva: saxo altua
David Ruiz: kontrabaxua
Juan Sebastian Barratxina: Teklatuak

MARTXOAK 23. 19:30 (Club Deportivo – Alda. Rekalde, 28)
Eva Romero & Ramon Cardo “Omenaldia Billie Holidayri”
Eva Romero: ahotsa
Ramon Cardo: saxo tenorea
Ivan Cebrian: gitarra  
Cesar Cortes: kontrabaxua

Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera doakoa leku guztiak bete arte. Informazioa 010 telefono zenbakian edo www.bilbao.eus eta www.kulturabarrutik.eus webguneetan.