Doctor Deseoren itzulera

uriola.eus 2018ko ots. 15a, 11:16
'La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo' lan berriaren irudia

Ohiko atsedenaren ostean, apirilean lan berri batekin bueltatuko da talde bilbotarra oholtza gainera. Iragarri ditu jada lehen kontzertuen datak. 

La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo izena izango du Doctor Deseoren lan berriak, eta "epe laburrean" argia ikusiko duela aurreratu du taldeak bere web gunearen bidez. CD eta DVD banak osatuko dute. 

Apirilaren 14an ekingo dio taldeak Durangon, Plateruenan, lan berriaren izen bera izango duen birari. Ondoren Gasteizen maiatzaren 5ean, Donostian maiatzaren 12an, Bilbon, Kafe Antzokian, maiatzaren 19an, Iruña Rock Festivalean maiatzaren 25ean eta Madrileko Copernico aretoan ekainaren 2an joko du. Horiek dira oraingoz aurreratutako datak. Zuzeneko gehiago izango dira, baina horiek aurrerago jakinaraziko ditu taldeak. 

 

Martxoaren 10ean Francis eta Joel Kafe Antzokian

Radio Euskadiko Ganbara saioak 30 urte beteko dituela eta, Ganbara saio berezia izango da martxoaren 10ean Kafe Antzokian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Francis kantariak eta Joel saxoak akustikoan abesti bat interpretatuz.