Inauteriak antolatu eta ospatzeko usadioa bizi-bizi dago Bilboko auzoetan jai batzorde, auzoko talde, elkarte, merkatari eta ostalarien elkarlanari eta babesari esker.
Dozena bat auzo dira, Bilboko Aratusteen ostean, gaurtik aurrera eta asteburuan zehar Inauterietan murgilduko direnak. Mozorrotzeko eta ondo pasatzeko hamaika aukera egongo da Arangoiti, Irala, Basurtu, Altamira, Santutxu, Ibarrekolanda, San Inazio, Erribera, Bilbo Zaharra, Uribarri, Kastaños eta Zorrotzan.
URIOLAk 2018ko Aratusteei eskainitako kanal berezi bat sortu du auzoz auzoko informazioarekin: uriola.eus/bereziak/aratusteak-2018