‘Zuberoa’ serieko 09550 zenbakidun boletoarekin Jon Ander Muñoz tabernariak berak eskuratu du sari nagusia, 60.000 eurokoa. Beste zazpi sari ere banatu dira, 6.000na eurokoak.
Bost euroren truke saldutako boleto guztien artean egin zuten Tripontzia Urteberriko Sariaren zozketa urtarrilaren 15ean. Eta gaur banatu dute saria Angel Oiarbidek (GED) eta Paul Bilbaok (Kontseilua), zenbaki sariduna saldu zen leku berean.
60.000€-ko Sari nagusia
Jon Ander Muñoz
6.000€-ko sariak
Aintzane Okeranza
Andima Landaluze
Garrastatxu Landaluze
Asunción Villabe
María Tenagillo
Alazne Elejalde
Rosa Mercedes
Gure Esku Dagok eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proiektuak garatzeko eredu berri bat sortzeko anbizioarekin sustatu dute Jostunak, eta dokumentalaren baitako Tripontzia Saria. Euskal herritarrei egin nahi dieten ekarpena egiteko bidea zabaltzen segiko dutela azpimarratu dute.