Laburbirak, Euskal Herrian eta munduan zehar ibiliko da 2018an ere. Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 28an Arrasaten amaituko da urte honetako bira. Aurten, 8 film labur ditu Laburbirak, eta egileak inoiz baino gazteagoak dira.
Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du zirkuitu ibiltari hau: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako labur hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua. Ahalik eta euskaltzale, zinezale, sortzaile, elkartu nahi dituzte Laburbiraren bueltan.
Horretarako, Euskal Herrian eta munduan zehar ibiliko dira New Yorken, Londonen eta Parisen, besteak beste. Guztira 8 film labur aukeratu dira XV. Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017koak dira eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko.
Kartelera:
- Ilunpetan (Koldo Carranza)
- Night Shift (Izaskun Arandia)
- Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
- Ejecutor (Javi Arriaga)
- Tazan (UDA films)
- Areka (Atxur animazio taldea)
- Kreba ( Oier Fuentes)
- Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)