Podemos, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak osotzen duten koalizioak atzo arratsaldean alde biko bilera bat izan zuen Tomás del Hierro Segurtasuneko zinegotziarekin eta Adolfo Alustiza, Bilboko Udaltzaingoaren zuzendariarekin. Bilera ostean Carmen Muñoz, UdalBerriren bozeramaileak adierazi du oraindik oso urrun daudela adostasunetik. “Ez dugu uste gai honetan funtsezkoena zenbat zuzenketa onartu diren eta zenbat ez zenbatzea denik. Ituna salerosketa soil bihurtzea litzateke hori”, adierazi du.
Osorik irakurri